Guri buruz
Zer da Maitia?
Maitasun istorio bat baino ez da Maitia. Biarritzeko hondartzan hasi eta Matxitxako lur muturreraino luzatzen den amodiozko kanta. Txindokiko magalean pasatutako momentuetatik, LezeTxiki barrenean gozatutako iluntasunetaraino eramaten gaituen bidaia. Bizitzako lehen taupaden zirrara, azkenengoz ematen diren besarkaden oihu estuaren indarra.
Maitasun istorio bat baino ez da Maitia. Bizitza, biziki bizitzearen beharra. Marinelak porturatzean, barneratzen zaizkion zorion olatuen itsasertzeko kresala. Gitarra akorde bakoitzak sortzen didan bihotzeko eztanda, txikitasunak sortzen duen haunditasunaren islada. Bizipoza, gazi-gozoz gozatua, plazerraren plazerrez laztandua.
Maier
Proiektuaren bihotza, arnasa,eta behatz txikia. Ezinezko zela esaten zioten behin eta berriz; eskerrak kasurik Ez egiten habila den, eta ametsa bete zuen Maiatzeko Gau hartan.
Aitor
Maitiako bihotza martxan jartzen laguntzen duen hauspoa. Tinta artean orduak pasatzen dittuen zutabe tinkoa.
Serigrafia
Badira urte batzuk, Maitiako lan egiteko modua aldatu zela. Gehien gustatzen zaiguna serigrafiatzea den einean; ez gara gelditu denda alboan, serigrafia tailerra jarri dugun arte. Banan banan eta eskuz egiten dugu arropa guztia, tinta organikoa soilik erabilita. Ekoizpen arduratsu eta etikoa izatea delarik gure ardura nagusia; ingurugiroa eta gure osasuna zainduz.
Produktua
2014ean Maitia sortu genuenean, kalitatezko arropa jasangarri eta ekologikoa soilik eskeini nahi genuela argi genuen; Textilarena, ingurumena gehien kutsatzen duen industria izanik, derrigorrezko ikusten dugu GOTS ziurtagiridun kotoi 100% organikoa, birziklatutako poliesterra edo antzeko material jasangarriak solik erabiltzea.
“2500 litro ur behar dira edozein kamiseta sortzeko, tixert organikoa egiteko erabiltzen diren 40 litroen alboan”